Domingo 25 de octubre de 2015 a las 19:00h

Concierto de la Agrupación musical San Roque de Llodio el 25 de octubre de 2015 a las 19:00h en la Iglesia San Pedro de Lamuza de Laudio-Llodio

EGITARAUA / PROGRAMA

Nork ez du irakurri noizbait Tintinen komikiren bat? Badira urte batzuk Hergek sortutako kazetari belgikar txikia denok ezagutzen dugun alegiazko heroi herrikoi horietako bat dela. Zoro lana zen Tintinen abenture-tako bi (“Kristalezko zazpi bolak” eta “Eguzkiaren tenplua”) komedia musikal bihurtzea, erronka latza; baina, hasieratik bertatik murgilduta gara hiru dimentsioetako istorio batean, non pertsonaiek mugitu, hitz egin, dantzan egin eta abesten duten. Sentipen magikoa, ametsaren eta errealitatearen artekoa!
Dirk Brossék ondu zuen musikala. Harentzat izugarrizko erronka izan zen milioika heldu eta umeren heroi zenaren historiaren musika egitea. Txundigarria da ikustea Tintin, Castafiore eta Haddock Indiana Jonesena egiten; emozioz eta sentimenduz beteriko pertsonaiak, Brossén musikak ondo baino hobeto azaltzen ditue-nak. Jazzaren eta lirikaren artean kulunkatuz, misterioa, alaitasuna, beldurra, malenkonia eta berreskuratu-tako zoriona gomutarazten ditu txandaka. Soinu bandarako moldaketak Johan de Meij handiak egin zituen, zeinak suite honetan Tintinetatik aukera galanta egiten duen. Moldaketa horretan hainbat generok eta estilok bat egiten dute edo uztartu egiten dira. Moldaketa horretan honako melodia hauek entzuten dira: “Rascar Capac”, “Kanpamenduko sutea gori-gori”, “Irakasleen balsa”, “Betiko lagun”, “Hil su-meta” eta “Eguzkia”.

¿Quién no ha leído alguna vez un álbum de Tintín? El pequeño reportero belga creado por Hergé es desde hace años uno de esos héroes imaginarios y populares que todos conocen. Adaptar dos de las aventuras de Tintín (Las siete bolas de cristal y El Templo del Sol) al género de la comedia musical era de locos, un arriesgadísimo desafío, pero ya desde la primera escena nos sumergimos en una historieta en tres dimensio-nes, con personajes que se mueven, hablan, cantan y bailan. ¡Mágica sensación la de encontrarse entre el sueño y la realidad!
El compositor del musical es Dirk Brossé para el cual fue un enorme reto componer la música de la historia de los héroes imaginarios de millones de adultos y niños. Es fascinante ver a personajes como Tintin, Casta-fiore y Haddock, dentro de una atmósfera intrépida a lo Indiana Jones, personajes llenos de emociones y sentimientos que consigue expresar de forma magistral la música de Dirk Brossé, oscilando entre lo jazzísti-co y lo lírico, evoca alternativamente el misterio, la alegría, el miedo, la melancolía y la felicidad reencon-trada. El arreglo para banda es del gran Johan De Meij, que consigue reunir en esta Suite una maravillosa selección de Tintin, en la cual varios estilos y géneros se encuentran y entrelazan unos con otros. Se pueden escuchar en este arreglo las siguientes melodías: “Rascar Capac”, “Cuando la Hoguera del Campamento Está Ardiendo”, “El Vals de los Profesores”, “Amistad para Siempre”, “La Pira Funeraria” y “El Sol”.

1. YIDDISH DANCES (15')

Folk Klezmer
Adam Gorb

Tymothy Reynish-ek 1998an estreinatu zuen lan hau, Manchesterreko Royal Northerm College of Music banda sinfonikoarekin.
Hona hemen herri dantzetan oinarritutako lan horren bost mugimendu edo aldiak: “Kho-sidl”, “Terkische”, “Doina”, “Hora” eta “Freylachs”.
Behe Erdi Aroan sortu zen Klezmer musika, Europako ekialdeko judu erkidegoetan, nola erlijio hala abesti eta melodia laiko juduetan oinarrituta. Zenbait konposizio harmonikok Errumaniako herri musikaren era-gina dute batez ere; baina, badute, hala ere, Greziako, Ukrainiako eta Turkiako musikaren ukitua.

Tymothy Reynish, estrenó esta obra con la Banda Sinfónica del Royal Northerm College of Music de Manchester en 1998.
Los 5 Movimientos de esta obra que están basados en danzas populares Klezmer son: “Kho-sidl”, “Terkische”, “Doina”, “Hora” y “Freylachs”.
La música Klezmer surgió durante la Baja Edad Media, en las comunidades judías de Europa Oriental, basada en melodías y canciones tradicionales judías tanto religiosas como seculares. Algunas composi-ciones armónicas están influenciadas mayormente por la música tradicional rumana; también están presentes influencias musicales griegas, ucranianas y turcas.

2. EXTREME BEETHOVEN (18')

Beethoven-en konposizioen gaineko itxuraldaketa edo metamorfosia / Metamorfosis sobre temas de Beethoven
Johan De Meij
Pianista: Elena Etxebarria Goitia

Beethoven sekula entzun ez den bezalaxe, Beethoven Extreme, alegia. Egun, munduan den banda musika-ontzaile entzutetsuenak, Johan de Meij-ek, garai guztietako musikagile onenetako bati eskaintzen dion omenaldia. Konposizio hori izan zen Kerkradeko World Music Contest (WMC)-2013 delakoan lehen kategorian nahitaez jo beharreko lana. Jaialdi horri “Banden mundiala” esaten dio jendeak, eta Holandako herri horretan egiten da lau urterik behin; argi dago, beraz, haren zailtasun itzela.
Extreme Beethoven kontzeptu berritzaile batean oinarritzen da: konposizio klasiko ezagun askoa bere jato-rrizko eran aurkezten da, hortik aurrera lerratu egiten dira aldaketa sotil eta harrigarriak. Beethovenen beste motibo batzuk ere agertzen dira.
Obertura gaitik bertatik (5 zenbakiko piano kontzerturako bigarren mugimendua –Enperadore Kontzertua–) hasita, abian da Beethovenen gai eta motibo zoragarri ugarik osatutako altxor itzela. Elkarri leun dei egiten dioten melodiak luzatu, garatu, bildu egiten dira, eredu minimalistetan errepikatu, aurrez aurre jarri edo jatorrizkoarekin zerikusirik ez duten testuinguru batean kokatu.
Entzuleak jenioaren buruan sartuko balira bezala da. Barruan, ideia eta motibo tropela elkarren gainera amiltzen dira. Batzuk ameslariak, bikainak, beste batzuk, berriz, amesgaiztoak, beldurgarriak eta errepika-kor nekagarriak. Bederatzi sinfoniek eskaintzen dute Extreme Beethovenerako eduki gehiena; baina, Egmont obertura, Ilargi Zuri sonata, Elisarentzat eta Turkiar martxa ere aipamen eta erreferentzia ehu-naren hari dira.
Lanaren erdi aldera, kalejira eran eratutako fanfarre txiki batek halako musika anabasa ezinbestekoa sortzen du, non bandak eta fanfarreak bestea isilarazteko jotzen duten. Ondoren, Egmont-en bukaerako aipamen bat jazz ostinato leun bihurtzen da, harik eta zortzi notaren segida baten talkak nahas-mahas bitxia eratzen duen arte, eta horrek berekin dakar Egmonteko gaia beste gai batzuen azpitik sartu eta gainerakoekin bat egitea. Horrek bukaerara garamatza, non 5 zenbakiko kontzertuaren (Enperadore Kontzertua) gaiari berriro ekiten dion orkestra osoak.
Ez dago zalantzarik: garbizaleek eta musikologoek soinekoak urratuko dituzte musika hori lehen aldiz entzutean. Arren, uler bezate konposizioa sekula eta betiko musika-ontzaile handienetako bati zaion begi-rune eta miresmenaren ondorio dela Ezer baino lehen, Ludwig van Beethovenen goitasunari oda da Extreme Beethoven.

Beethoven como nunca antes se había escuchado, es Extreme Beethoven. Un homenaje que el compositor para banda más afamado del panorama mundial actual, Johan de Meij, ha querido hacer a uno de los mejores compositores de todos los tiempos. Esta obra fue la obra de interpretación obligada en la primera categoría del World Music Contest (WMC) de Kerkrade 2013, el conocido popularmente como “Mun-dial de Bandas”, que se celebra en esta localidad holandesa cada cuatro años, lo cual nos da una idea de su extrema dificultad.
Extreme Beethoven se basa en un concepto novedoso: Un tema clásico bien conocido se presenta al comienzo en su forma original; a partir de ahí los cambios sutiles y sorprendentes comienzan a colarse. Otros motivos de Beethoven también hacen su aparición.
Comenzando con el tema de apertura (desde el segundo movimiento de su Concierto para piano No. 5, el Concierto Emperador), un vasto tesoro de temas y motivos maravillosos de Beethoven se ponen en funcionamiento. Melodías que se citan sutilmente, se amplían, se desarrollan, se condensan, se repiten en patrones minimalistas, se contraponen, o se sitúan en un contexto totalmente diferente al original.
Es como si los oyentes pudieran entrar en el cerebro del genio. En su interior, una multitud de ideas y motivos caen unos sobre otros. Algunos ensoñadores y exquisitos, otros de pesadilla, aterradores y obsti-nadamente repetitivos. Las nueve sinfonías proporcionan la mayor parte del material para Extreme Beethoven, pero también temas de la Obertura Egmont, la Sonata Claro de Luna, Para Elisa, y la Marcha turca se han tejido en el mosaico de citas y referencias.
A mitad de la pieza, un pequeña fanfarre en formación de pasacalles crea cierta confusión musical indis-pensable, La Banda y la Fanfarre juegan a tocar uno por encima del otro. Después una cita del Final de Egmont se transforma en una línea de bajo ostinato jazzístico hasta que el choque en cadena de ocho notas forma un extraña maraña, lo que provoca que el tema de “Egmont” encaje y se cuele sorprendente-mente por debajo de otras temas. Eso nos lleva al final, donde se reanuda el tema del concierto Nº 5 emperador, interpretado por toda la orquesta.
Sin lugar a dudas, los puristas y musicólogos se rasgaran las vestiduras al escuchar esta música por primera vez. Por favor, comprendan que la pieza surge de la intensa admiración y respeto hacia uno de los más grandes compositores de todos los tiempos. Por encima de todo, Extreme Beethoven es una oda a la grandeza de Ludwig van Beethoven.

3. TINTIN: EGUZKIAREN GATIBUAK / TINTIN: PRISIONEROS DEL SOL (13'34'')

Musikaleko suitea / Suite del musical
Dirk Brossé
Pianista: Elena Etxebarria Goitia

“Tintin-Eguzkiaren gatibuak” Hergé komikilari ospetsuaren “Kristalezko zazpi bolak” eta “Eguzkiaren tenplua” komikietan oinarritutako musikala da. Anberesen (Belgika) jo zen lehen aldiz, 2001eko iraila-ren 15ean.

“Tintin – Prisioneros del Sol” es un musical basado en el doble álbum “Las Siete Bolas de Cristal” y “Prisioneros del Sol” del famoso dibujante de Comic Hergé, fue estrenado en Amberes (Belgica) el 15 de Septiembre de 2001.

Zuzendari artistikoa / Director artistico: Pedro Ignacio Adrián González