Domingo 27 de noviembre de 2016 a las 19:00h

“NOCHE DE DUENDE / DUENDE GAUA

Espectaculo de musica y danza, clausura de la semana cultural del club taurino Mazzantini de Laudio el domingo 27 de noviembre 19.00 en la iglesia San Pedro de Laudio-Llodio

Musika eta dantza ikuskizuna, Laudioko Mazzantini zezen-klubaren kultur astearen amaiera, Azaroaren 27a, igandea 19:00etan, Laudioko San Pedro elizan

PARTE HARTZEN DUTEN ARTISTAK – ARTISTAS PARTICIPANTES

  • Laudioko musika banda – Banda de musica de Laudio
  • Flamenko dantzariak / Bailaoras de flamenco:
    • Grupo “Algarabía” Taldea
    • Luzia Maldonado
  • Gitarra / Guitarra: Juan Perez Mena
  • Piano jotzailea / Pianista: Elena Etxebarria Goitia
  • Kaxa flamenkoa / Cajon flamenco: Ander Larrauri
  • Saxo sopranoa / Saxo soprano: Julen Yarritu Atxa

“Ez zait inoiz hain erraza gertatu, Zuen Bandaren zuzendari naizenetik, kontzertu baten egitaraua osatzea. Ikusirik zer arrakasta, iruzkin eta jendetza bildu zituen iaz kontzertu honek, aurten ere iazko arima, interpretatzaile eta laguntzaileak izango ditu; nork esango zuen Euskal Herriko eliza bat bihurtuko zela, egun batean, izan denik eta tablao flamenkorik onena? Uste izan genuen arriskua zela kontzertu flamenko bat egitea, eta, ordea, erabateko arrakasta suertatu zen, zuen ekarpenari esker, neurri handi batean; berotasun hori, adore emate hori, sentimendu horiek, harmailetatik helarazi zenizkigutenak, oso barruraino sartu zitzaizkigun, bai eta hunkitu ere. Beraz…” Va por Ustedes…Horra zeuentzat”.
Duende berba flamenkoan erabiltzen da inspirazio eta argitasun goreneko egoera ia-ia magiko hori izendatzeko, interpretatzaileak bere emanaldian gutxitan iristen duena. Halaber, hedaduraz, pertsona batek duendea daukala esan ohi da gaitasun berezi bat duenean, zer den oso ondo ez dakiguna, baina gainerakoetatik bereizten duena. Kontzertu honen izenburutzat berba hori hautatu dugu, funtsean honegatik: kontzertu honek gogoraraziko digulako, alde batetik, Fallaren orrialde batzuetako energia sinfonikoa, Albenizen musikaren intimismoa, gitarra flamenkoaren magia, baina, baita ere, beste alde batetik, granadar Sacromonteko ijitoen alaitasun festazalea, zeina iristen baitzaigu hauek bezalako “palo” herrikoietatik: “malagueña”, “la Copla”, “el Albaes”, “la Buleria” edo “la Soleá”, ahaztu gabe noiz edo behin beste musika batzuekiko fusioa, hala nola jazzarekikoa, arabiar musika andalusíarekikoa edo zarzuelarekikoa.
Ikuskizun honetan, banda sinfoniko baten soinuzko ahalmena izango dugu lagun, eta bai ere “Algarabía” taldeko “bailaora” bikainek interpretatutako dantzaren grazia eta plastika, guztia drezaturik ijitoen esku zarta ohikoekin, espainiar gitarrarekin, gitarra elektrikoarekin, kaxa flamenkoarekin eta saxo sopranoaren tinbre bereziarekin. Funtsean, aukera ona da flamenkoaren kantaera ia guztiak beste ikuspuntu batetik entzuteko. Une batzuetan, episodio sinfonikoak entzun ahal izango ditugu, eta beste batzuetan, berriz, tablao flamenko batean ikusiko dugu geure burua; beti musika horren indarra, grina, plastika eta sentimendua helarazten saiatuz. Kontzertuaren bidez, gogorarazi nahi ditugu Mazzantinik arte honi zion zaletasuna eta berarekin izan zuen harremana.

“Nunca, desde que llevo de director de Vuestra Banda me ha resultado tan fácil elaborar el programa de un concierto .Ante la respuesta, comentarios y la afluencia a este Concierto el año pasado hemos mantenido el alma , los intérpretes y los colaboradores para este concierto.¿ Quién iba a pensar que una Iglesia de Euskalherria se iba a convertir por un día en el mejor tablao flamenco?. Pensábamos que era un riesgo hacer un concierto flamenco y resultó ser todo un exito, pero lo fué en gran parte por vuestra aportación; ese calor, ese aliento, esos sentimientos que nos transmitisteís desde el graderío nos calaron hondo y nos tocaron la fibra. Asi que… Va por Ustedes”
Duende es un término usado en el flamenco para designar ese estado de inspiración y lucidez suprema, casi mágico, al que sólo en ocasiones llega el intérprete durante su actuación. También, por extensión, se dice que una persona tiene duende cuando tiene una gracia especial, algo que no se sabe muy bien qué es pero que le hace diferente a las demás. El uso de esta palabra para el título de este Concierto , se debe fundamentalmente al hecho de que el contenido de este concierto nos hace recordar por una parte la energía sinfónica de algunas páginas de Falla, el intimismo de la música de Albéniz, la magia de la guitarra flamenca, pero también, la alegría festiva de los gitanos del Sacromonte granadino a través de palos tan populares como la “malagueña”, “la Copla”, “el Albaes”, “la Buleria“ o “la Soleá”, sin olvidar la fusión en algún momento con otras músicas, como el jazz, la música árabe andalusí o la Zarzuela.
Para este espectáculo contamos con las posibilidades sonoras de una banda sinfónica ,la gracia y la plástica  de la danza interpretada por las magníficas “bailaoras“ del grupo “ Algarabía”, aderezado con las palmas típicas de los gitanos,  la guitarra española, el cajón flamenco y el timbre especial del saxo soprano  . En definitiva una buena oportunidad para escuchar casi todos los palos del flamenco desde una perspectiva diferente: en algunos momentos podremos escuchar episodios sinfónicos y en otros nos trasladaremos a lo que podría ser un tablao flamenco, pero siempre intentando trasmitir la fuerza, la garra, la plástica y el sentimiento de esta música. Con este concierto queremos recordar la afición y la relación de Mazzantini con éste arte  y con nuestro pueblo.

 

EGITARAUA – PROGRAMA

1. “CLUB TAURINO MAZZANTINI” (3’30”)
Pasodoble Laudiarra
Felix García Esteban
Moldatzailea / Arreglo: Miguel Arbelaiz San Román

2. “MAR I BEL” (7′)
Fantasia
Ferrer Ferrán

3. “DUENDE” (7’30”)
II. eta IV. Mugimendua: Fusioa eta Buleria
II y IV Movimiento: Fusión y Buleria
Luis Serrano Alarcón

4. “PALINDROMIA FLAMENCA” (6’50”)
Soleá
A. Ruda Peco

5. “HISPANIA” (9’30”)
Fantasia
Oscar Navarro

6. “ASTURIAS” (6’30”)
Gitarra eta Banda / Guitarra y Banda
Isaac Albéniz
Moldatzailea / Arreglo: Dennis Mariev

7. “raqs sharqi (VIVA EL LITRO)” (6’38”)
FlamenKo Andalusí
Hardy Mertens

8. ”LA BODA DE LUIS ALONSO” (6′)
Zarzuelako atsedenandia / Intermedio de la Zarzuela
J.Gimenez

 

Zuzendari musikala / Director musical:
Pedro Ignacio Adrián Gonzalez

Koreografia / Coreografía:
Marta Fernandez
Luzia Maldonado