Jueves 29 de diciembre de 2016 a las 19:30h

“LA BANDA SONORA / HOTS BANDA

Concierto de Navidad de la banda de música de Laudio-Llodio, el jueves 29 de diciembre a las 19:30h en la Iglesia San Pedro de Laudio-Llodio

Laudioko bandaren Gabonetako kontzertua Abenduak 29a, osteguna 19:30etan, Laudioko San Pedro elizan

EGITARAUA – PROGRAMA

1. “STAR WARS SAGA – LA GUERRA DE LAS GALAXIAS / IZARRETAKO GERRA” (13′)
John Williams

Musika John Williamsek egin zuen 1977 eta 1983 artean jatorrizko trilogiarako, 1999 eta 2005 artean prekuelen trilogiarako eta 2015ean beste trilogia bat hasteko. Williamsek trilogia bikoitzerako egindako musika da filmetarako musikaren artean ezagunena eta txalotuena, bereziki jatorrizko trilogiakoa.
Williamsen orkestrazioa estiloen nahasketa ugari eta eklektikoan oinarrituta dago. Estilo horien artean Richard Straussen eta haren garaikide Erich Korngolden eta Max Steinerren erromantizismo berantiarraren eragina nabarmendu behar da. Badira Gustav Holst, William Walton eta Igor Stravinsky-ren Planetak-en eraginak, argi eta garbi ikusten dena bereziki 1977ko jatorrizko filmean; izan ere, George Lucas zuzendariak tonu klasikoa nahi batzuen filmerako, eta horrek eraman zuen desadostasunak edukitzera Williams-ekin, horrek nahi zuelako partitura jendearentzat eskuragarriagoa egin, joera modernoagoekin. Filma estreinatu eta Williamsen partitura gauzarik eta nabarmenetakoa izan zen.
Johan De Meij-en moldaketa bikain hartako gaiak dira:
a) “Izarretako Gerra”ren gai nagusia,“Yodas Theme”, “Martxa Inperiala”(Darth Vader-ena);“Leia printzesaren gaia” (Izarretako Gerrakoa);“Tronuko saloia” eta “Indarraren iratzartzea”.

Música compuesta por John Williams, entre 1977 y 1983 para la trilogía original, entre 1999 y 2005 para la trilogía de precuelas y en 2015 para el inicio de una nueva trilogía. La música compuesta por Williams para la doble trilogía se encuentra como algo de lo más popular y respetado dentro de su ya de por sí aclamado trabajo para cine, especialmente la de la trilogía original.
La orquestación de Williams está basada en una variada y ecléctica mezcla de estilos, entre los que sobresale su influencia del Romántico Tardío de Richard Strauss y sus contemporáneos, Erich Korngold y Max Steiner. También existen influencias de Los Planetas de Gustav Holst, William Walton e Igor Stravinsky, lo cual es evidente, en especial, en la película original de 1977, pues el director George Lucas deseaba mantener un tono clásico para el filme, motivo que lo llevó a tener algunas discrepancias con Williams, quien por su parte deseaba hacer la partitura más accesible al público optando por tendencias más modernas. La película se estrenó y la partitura de Williams fue uno de sus aspectos más destacados.
Temas de este impresionante arreglo de Johan De Meij:
a) Tema Principal de “La Guerra de las Galaxias”, “Yodas Theme” “Marcha Imperial”(Tema de Darth Vader);“Tema de la Princesa Leia”(de Star Wars);“El Salón del Trono” y “Que la Fuerza te Acompañe”.

 

2. “LO IMPOSIBLE” (5’30”)
Fernando Velázquez
Saxofoi baritono bakarlaria / Saxofón baritono solista: Julen Yarritu.

Jatorrizko hots banda Fernando Velázquezek egin eta zuzendu zuen Londonen Abbey Road-eko estudioetan 2012an eta sari proposamen bana izan zuen Goya eta World Soundtrack Awards sarietan, Musikaren Saria irabazita urte berean. Fernando Velázquez konpositore getxotarra da. Hainbat hots banda egin ditu zinemarako eta telebistarako. Obra ezagunenen artean daude Juan Antonio Bayonaren film guztien hots bandak (El orfanato, Lo imposible eta Un monstruo viene a verme). Hauenak ere egin ditu: La cumbre escarlata, Los ojos de Julia, Mamá, Zipi y Zape eta el club de la canica, Ocho apellidos vascos eta Hércules.
Konpositore honek harreman berezia dauka Laudiorekin, gure bandan biolontxeloa jotzeaz gain Kepa Sojoren El Síndrome de Svensson film luzeari musika jarri baitzion.

La B.S.O. está compuesta y dirigida por Fernando Velázquez en los estudios londinenses de Abbey Road en 2012; consiguió una nominación a los Goya, a los World Soundtrack Awards y se alzó con el Premio de la Música en el mismo año. Fernando Velázquez  compositor getxotarra. Ha compuesto un gran número de bandas sonoras para cine y televisión. Entre sus obras más conocidas están las bandas sonoras de todas las películas de Juan Antonio Bayona (El orfanato, Lo imposible y Un monstruo viene a verme). También ha compuesto: La cumbre escarlata, Los ojos de Julia, Mamá, Zipi y Zape y el club de la canica, Ocho apellidos vascos y Hércules. Este compositor tiene una relación especial con Laudio, ha tocado el Violonchelo en nuestra Banda y puso la música al largometraje El Síndrome de Svensson de Kepa Sojo.

 

3. “HARRY POTTER ETA SORGIN HARRIA” (6’30”)
John Williams

Harry Potter y la piedra filosofal (2001) Konpositoreak zinemaren historiari bere musika gai bikainetako bi eman zizkion, protagonistaren ibilbideei lagunduz beharbada filmean nonahiko agertzen den musikarekin, eta balio izan ziona ekintza nabarmendu eta zer den magikoa eta enigmatikoa azpimarratzeko soinuz, Hollywood klasikoeneko lan bikainak ekarriz burura.

Harry Potter y la piedra filosofal (2001) El compositor aportó para la historia del cine dos más de sus memorables temas musicales, acompañando las aventuras del protagonista con una música que, aunque quizás excesivamente omnipresente en la película, le sirvió para enfatizar la acción y subrayar melódicamente lo mágico y enigmático, con un aire clásico que recordaba los grandiosos trabajos del Hollywood más clásico.

 

4. “AT WORLD’S END (Karibeko piratak)” (12’30”)
Hans Zimmer

“Karibeko piratak: munduko amaieran” filmaren jatorrizko hots banda hori 2007an egin zuen Hans Zimmer hots banden maisuak. Erik Rozendomen moldaketa bat aurkezten dizuegu, jatorrizkoaren zehatza eta soinu apartarekin, zein denboraren poderioz oso ospetsu egin den eta entzuleek berehala ezagutzen dutena.
Gaiak: “Hoist The Colors”, “I See Dead People In Boats”, “One Day” y “Drink Up Me Hearties”.

Esta banda sonora original de la película “Piratas del Caribe: En el Fin del Mundo” fue compuesta en 2007 por el maestro de bandas sonoras Hans Zimmer. Les presentamos un arreglo de Erik Rozendom muy fiel al original y con un sonido fantástico que con el tiempo se ha hecho muy popular y que el público reconoce inmediatamente.
Temas: “Hoist The Colors”, “I See Dead People In Boats”, “One Day” y “Drink Up Me Hearties”.

 

5. “THE COWBOYS OVERTURE” (9’33”)
John Williams

John Williamsen partitura zoragarria 1972ko film horretarako. Hots banda berezia genero baten barruan (Western), Williamsek bertan hasi baitzuen bere karrera, obra biribila lortuz, sormen handieneko aldi batean. Musikak Aaron Copland edo Elmer Bernstein bezalako iparramerikar konpositore handien westerneko obra sinfonikoen tradizioari jarraitzen dio, alde batetik ikusgarria den eta, bestetik, hain berezko duen ukitu intimistarekin. Gai nagusiaren banda doinua, melodia ozen eta bikainarekin, Mendebaldeko zinemari lotuta geratu da betiko.

Maravillosa partitura de John Williams para esta película de 1972. Una banda sonora especial dentro de un género(Western) en el que Williams hizo sus pinitos en los inicios de su carrera y en la que conseguiría una obra redonda, en uno de sus periodos de mayor creatividad. La música sigue la tradición de las obras sinfónicas del western de los grandes compositores norteamericanos, como Aaron Copland o Elmer Bernstein con ese toque por una parte espectacular y por otra intimista tan característico de John Williams.La fanfarria del tema principal con una melodía vibrante y espectacular ya ha quedado asociada indiscutiblemente al cine del Oeste.

 

6. “HALLELUJAH” (3′)
Leonard Cohen

Hallelujah abestia Leonard Cohen abeslari kanadarrak idatzi eta 1984an Various Positions albumean argitaratu zuen. Hasiera batean, ez zuen aparteko onespenik jaso. 1991n, John Cale musikari galestarrak bertsioa egin eta harrera ona izan zuen. 1994an, Jeff Buckley kantautore estatubatuarrak entzute handiago izan zuen bertsioa grabatu eta abestiari ospea eman zion; horixe da Shrek filmean (2001) erabili zen bertsioa. Izan dadila musika zertzelada hau omentzeko hil berri den konpositore kanadarra.

Hallelujah es una canción escrita por el cantante canadiense Leonard Cohen y publicada en su álbum Various Positions en 1984. Inicialmente, no obtuvo mayor reconocimiento. En 1991, fue versionada por el músico galés John Cale, y obtuvo una buena aceptación. En 1994, el cantautor estadounidense Jeff Buckley grabó la versión que resultó más aclamada, lo cual popularizó la canción, esta es la versión que se usó en la película Shrek (2001), sirva esta pincelada musical como homenaje al recientemente fallecido compositor canadiense.

 

Zuzendari musikala / Director musical:
Pedro Ignacio Adrián Gonzalez

ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!!!