Domingo 26 de febrero de 2017 a las 19:00h

“ERASE UNA VEZ EN EL OESTE / BAZEN BEHIN WESTERNA

Concierto de la banda de música de Laudio-Llodio, el domingo 26 de febrero a las 19:00h en la Iglesia San Pedro de Laudio-Llodio

Laudioko bandaren kontzertua Otsailak 26a, Igandea 19:00etan, Laudioko San Pedro elizan

PROGRAMA / EGITARAUA

1.”LOS SIETE MAGNIFICOS”
BANDA SONORA / SOINU BANDA
ELMER BERNSTEIN

Película estadounidense estrenada el 23 de octubre de 1960, dirigida por John Sturges, con Yul Brynner, Steve McQueen, Charles Bronson, James Coburn, Horst Buchholz, Robert Vaughn, Eli Wallach y Brad Dexter en los papeles principales. El film se basó en Los siete samuráis de Akira Kurosawa. La melodía principal de la banda sonora, compuesta por Elmer Bernstein, ha sido uno de los distintivos de la película, y fue imitada en un gran número de westerns posteriores. Es considerada un clásico del género western, y fue nominada al Óscar a la mejor banda sonora.

Film estatubatuarra, 1960ko urriaren 23an estreinatua eta John Sturges-ek zuzendua. Hona paper nagusietan aritu diren aktoreak: Steve McQueen, Charles Bronson, James Coburn, Horst Buchholz, Robert Vaughn, Eli Wallach eta Brad Dexter. Filma Akira Kurosawaren Zazpi samuraiak filmean oinarritu zen. Filmaren ezaugarri nagusietako bat soinu bandaren melodia nagusia da, Elmer Bernsteinek egina eta harrezkero egin diren western ugaritan imitatua. Western generoko klasikotzat hartzen da, eta soinu banda onenaren Oscar sarirako hautagai izendatu zuten.

2.”EL BUENO, EL FEO Y EL MALO / ONA, ITSUSIA ETA GAIZTOA”
BANDA SONORA / SOINU BANDA
ENNIO MORRICONE
Trompeta Solista: Emili Castelo Branco

Spaghetti western estrenada en 1966.Considerada como una de las mejores películas de la historia.es la tercera y última película de la llamada Trilogía del dólar; precedida por un puñado de dólares y La muerte tenía un precio. La trama gira en torno a dos pistoleros (el bueno y el feo) y un asesino, corrupto e inescrupuloso Sargento del Ejército de La Unión de Estados Unidos convertido en pistolero (el malo) que luchan por encontrar un tesoro consistente en monedas de oro durante la Guerra de Secesión. “El Bueno, El Feo y El Malo” ha sido descrita como la mejor representante del western europeo, y fue considerada por Quentin Tarantino como «la película mejor dirigida de todos los tiempos».

Spaghetti westerna, 1966an estreinatua. Historian izan den film hoberentzat jotzen da. Dolarraren trilogia izenekoaren hirugarren eta azken filma da, eta horren aurrekoak izan ziren: Eskubete dolarrengatik eta Heriotzak bazuen prezio bat. Filmaren bilbea hauxe da: bi pistolari (ona eta itsusia) eta hiltzaile bat, azken hori (gaiztoa) pistolari bihurtu den Estatu Batuetako Armadako sargentu ustel eta eskrupulurik gabea. Hirurek altxor bat aurkitzeagatik borrokan egiten dute Sezesio Gerraren garaian. “Ona, Itsusia eta Gaiztoa” western europarraren ikurtzat hartu izan da, eta Quentin Tarantinoren ustez “orain arte ondoen zuzendutako filma” da.

3.”SILVERADO”
BANDA SONORA / SOINU BANDA
BRUCE BROUGHTON

Silverado es un western estadounidense estrenado en 1985 producido y dirigido por Lawrence Kasdan. El filme describe un encuentro casual entre un grupo de hombres que viajan al pueblo de Silverado, tratan de frustrar los planes de un ranchero despiadado y un sheriff corrupto. Cuenta con un gran elenco, destacando Kevin Kline, Scott Glenn, Danny Glover, Kevin Costner y Brian Dennehy. La película fue recibida con críticas positivas en general. Fue nominada por Mejor Sonido y Mejor Música Original en los Premios de la Academia.

Silverado western estatubatuarra dugu, 1985ean Lawrence Kasdan-ek produzitu eta zuzendua. Silverado herrira doazen gizon batzuk ustekabean izan duten topaketa bat deskribatzen da filmean. Aktore zerrenda zabal horretan, Kevin Kline, Scott Glenn, Danny Glover, Kevin Costner eta Brian Dennehy nabarmentzen dira. Filmak kritika onak izan zituen oro har. Soinu Onenaren eta Jatorrizko Musika Onenaren Oscar sarietarako hautagai izendatu zuten.

4.”BAILANDO CON LOBOS / OTSOEKIN DANTZAN”
BANDA SONORA / SOINU BANDA
JOHN BARRY

‘Dances with Wolves’ es una película dirigida y protagonizada por Kevin Costner. Estrenada en 1990, la película está basada en la novela homónima de Michael Blake y fue premiada con siete Oscar, uno por la mejor Banda Sonora del compositor John Barry. Adaptación de la novela homónima de Michael la intención de este relato es la de contar la compleja y trágica peripecia del teniente John J. Dunbar en lo que se llamaba la frontera india, a la que es destinado por petición propia después de hacerse un héroe en una de las últimas escaramuzas contra los sudistas en la Guerra de Secesión. Inicialmente desconfiado con los nativos, poco a poco irá enamorándose de su cultura, hasta renegar de su pasado como hombre blanco y convertirse en un sioux.

‘Dances with Wolves’ filmak Kevin Costner izan zuen zuzendari eta protagonista. 1990ean estreinatu zen filma honek Michael Blakeren izen bereko nobelan du oinarria. Zazpi Oscar jaso zituen, eta horietako bat John Barry konpositorearen Soinu Banda onenagatik. Michaelen nobela izenkidearen egokitzapen honen asmoa da John J. Dunbar tenienteak muga indiarra delakoan izan zuen gertaera konplexu eta tragikoa kontatzea; izan ere, hara bidali zuten, berak eskatuta, Sezesio Gerran konfederatuen aurkako azken borrokatxo batean heroi bihurtu ondoren. Hasiera batean mesfidati agertzen da hangoekin, baina apurka-apurka hango kulturaz maiteminduko da, gizon zuriaren izaera ukatu eta sioux bihurtzeraino.

5.”COWBOYAK”
BANDA SONORA / SOINU BANDA
JOHN WILLIAMS

Maravillosa partitura de John Williams para esta película de 1972. Una banda sonora especial dentro de un género (Western) en el que Williams hizo sus pinitos en los inicios de su carrera y en la que conseguiría una obra redonda, en uno de sus periodos de mayor creatividad. La música sigue la tradición de las obras sinfónicas del western de los grandes compositores norteamericanos, como Aaron Copland o Elmer Bernstein con ese toque por una parte espectacular y por otra intimista tan característica de John Williams. La fanfarria del tema principal con una melodía vibrante y espectacular ya ha quedado asociada indiscutiblemente al cine del Oeste.

John Williamsen partitura zoragarria 1972ko film horretarako. Soinu banda berezia genero baten barruan (Western), Williamsek genero horretan hasi baitzuen bere karrera, obra biribila lortuz, sormen handieneko aldi batean. Musikak Aaron Copland edo Elmer Bernstein bezalako iparramerikar konpositore handien westerneko obra sinfonikoen tradizioari jarraitzen dio, alde batetik ikusgarria den eta, bestetik, John Williamsek hain berezko duen ukitu intimistarekin.Gai nagusiaren banda doinua, melodia ozen eta bikainarekin, Western zinemari lotuta geratu da betiko.

6.”MOMENT FOR MORRICONE”
BANDA SONORA / SOINU BANDA
ENNIO MORRICONE

Magnífica selección de Johan de Meij de las bandas sonoras de dos de los más famosos “spaghetti western” a los que puso música Ennio Morricone: “El Bueno, el Feo y el Malo” y “Hasta que llegó su hora”.

“Spaghetti western” ezagunenetakoen artean Johan de Meijek egindako bi banda soinuren hautaketa bikaina, Ennio Morriconeren musikarekin: “Ona, Itsusia eta Gaiztoa” eta “Hasta que llegó su hora”.
DIRECTOR / ZUZENDARIA: PEDRO IGNACIO ADRIAN GONZALEZ