Domingo 28 de mayo de 2017 a las 20:00h

“CONCIERTO DE PRIMAVERA” BANDA DE MÚSICA DE LLODIO / LAUDIOKO MUSIKA BANDA “UDABERRIKO KONTZERTUA”
Dia 28 de mayo, 20:00h Plaza Aldai de Laudio–Llodio
Banda de musica de Laudio–Llodio

Udaberria eta eguraldi ona iritsita, gure bandak hasiera emango dio Aldai plazako kontzertuen denboraldiari; alaitasun garaia da kalean, musika askeagoarena, baita dantza egiteko musikarena ere. Hori ospatzeko, kontzertu berezi bat prestatu dugu. Bertan, pop eta disko musiken akorde alaiez beteko da Aldai plaza; disko eta pop musiketako klasikoen musika entzun eta dantzatzeko aukera izango dugu: Michael Jackson, Earth Wind & Fire, Amy Winehouse, Enrique Iglesias, Ricky Martin eta Gloria Estefan, besteak beste.
Ordea, berritasun handiena izango da askok lehenengo aldiz entzun ahal izango dugulu gaur egun Japonian egiten den pop musika: AKB48 eta K-POP taldeena; bakarrik neskaz osatutako taldeak dira, Asian arrakasta itzela izaten ari dira eta planeta osoan zabaltzeko trazak hartzen ari dira masa fenomeno gisa.
Bandak jotzen dituen bertsioak pop banden soinuari hobeto lotzeko, laguntza paregabea izango dugu: Victor Gomez baxu elektrikoarekin (bandako kontrabaxu
jotzailea da); Javi Careaga eta Josu Ortiz baterian (bandako perkusionistak dira); beste laguntzaile batzuk ere izango ditugu: Iván Rodríguez Aseguinolaza teklatuetan eta
Javier Latasa gitarra elektrikoarekin.
Egun horretan Aldai plazan espero zaituztegu eta, jakina, saiatuko gara zuentzat gozamen hutsa izan dadin.

Con la llegada de la Primavera y el buen tiempo nuestra Banda comienza la temporada de Conciertos en la Plaza Aldai, es tiempo de alegría en la calle ,de música más
desenfadada, de música incluso para bailar. Para celebrarlo hemos preparado un concierto especial, donde la música Pop y la Música Disco llenaran de acordes alegres
la Karpa de la Plaza Aldai; Podremos escuchar y bailar la música de clásicos de la música Disco y el Pop como “Michael Jackson”, “Earth Wind & Fire”, “Amy
Winehouse”, “Enrique Iglesias”, “Ricky Martin” y “Gloria Estefan”.
Pero lo que resulta una gran novedad es que muchos podremos escuchar por primera vez la música Pop que se hace actualmente en Japón y Corea, oiremos la música de
“AKB48” y “K-POP”, grupos compuestos exclusivamente por chicas que arrasan en Asia y que constituye un fenómeno de masas que amenaza con extenderse por todo el
planeta.
Para conseguir que las versiones interpretadas por la Banda sean lo más fieles al sonido de una Banda Pop, contaremos con la inestimable ayuda de Victor Gómez al bajo
eléctrico (Contrabajista de la Banda), Javi Careaga y Josu Ortiz a la batería (Percusionistas de la Banda) y tendremos como colaboradores a Iván Rodríguez
Aseguinolaza a los teclados y a Javier Latasa a la guitarra eléctrica.
Esperamos vernos ese día en la plaza Aldai y por supuesto intentaremos que os lo paséis como “enanos”.

“BANDISPOPALDIA”

PROGRAMA / EGITARAUA

I. ZATIA DISKO – POP MUSIKA BELTZA
PARTE I DISCO – POP MUSICA NEGRA

1. TRIBUTE TO MICHAEL JACKSON (11')

Mold. / Arr.: Josef Hastreitter

  • Thriller
  • Don’t Stop Til You Get Enough
  • Liberian Girl
  • Bad
  • Heal The World

2. EARTH WIND & FIRE (8'30'')

Disco
Mold. / Arr.: Manfred Schneider

  • Fantasy
  • I’ll Write a Song For You
  • Boogie Wonderland

3. TRIBUTE TO AMY WINEHOUSE (6'22'')

Soul
Mold. / Arr.: Peter Kleine Schaars

  • You Know I’m No Good
  • Valerie
  • Love Is a Losing Game
  • Back to Black and Rehab

II. ZATIA POP LATINOA
PARTE II POP LATINO

4. LATIN POP SPECIAL (5'32'')

Mold. / Arr.: Masato Myokoin

  • Bailamos
  • Living la Vida Loca

5. GLORIA ESTEFAN MEDLEY (6'22'')

Mold. / Arr.: Peter Kleine Schaars

  • Conga
  • One, Two, Three
  • Can’t Stay Away From You
  • Rhythm is Gona Get You

III. ZATIA POP JAPONIARRA ETA KOREARRA
III POP JAPONES Y COREANO

6. K-POP MEDLEY (6'47'')

Pop Korearra
Mold. / Arr.: Louis Kiara

E-Tribe-ren musika, Nermin Harambasic, Robin Jenssen, Fridolin Nordso, Ronny Svendsen & Anne Wik, Han jae, Ho & Kim Seung Soo.
Hainbat musika generoz osatutako estiloa da, jatorria Hego Korean duena. Hego Koreako “musika herrikoiaren” genero guztiek osatzen duten arren, izen hori, zentzu hertsian, musika herrikoiaren forma modernoa izendatzeko erabiltzen da, zeinean hainbat musika genero baliatzen diren: dance pop, electropop, musika elektronikoa, pop, hip hop musika eta R&B, nahiz eta hasieran, 1990ko hamarkadan, diskoaren eta house musikaren eraginak izan zituen.

Música de E-Tribe, Nermin Harambasic, Robin Jenssen, Fridolin Nordso, Ronny Svendsen & Anne Wik, Han jae, Ho & Kim Seung Soo.
Es un estilo de música integrado por varios géneros musicales, proveniente de Corea del Sur. Aunque esté comprendido por todos los géneros de la «música popular» de
Corea del Sur, el término es usado mayormente en un estricto sentido para describir la moderna forma de música popular surcoreana en la que se usa varios géneros musicales
como el dance pop, electropop, la música electrónica, el pop, la música hip hop y el R&B, aunque tuvo influencias de disco y house en sus inicios en los 90’s.

7. J-POP MEDLEY (AKB48) (7'45'')

Pop Japoniarra / Pop Japonés
Mold. / Arr.: Hideaki Miura

Bounceback-ren musika, Shinya Tada, Yoshimasa Inoue, Hirishi Uesugi I Yoh Yamazaki.

8. AKB48 MEDLEY II (7'39'')

Pop Japoniarra / Pop Japonés
Mold. / Arr.: Takashi Hoshide
Shinya Sumida-ren, yoshimasa Inoue, Kensuke Yoko eta Bounceback.

AKB48 izena Tokioko Akhibara (AKB) zonatik datorkie, eta 48 zenbakia hasieran taldea osatzen zuten nesken kopuruari dagokio; sortzaile eta produktorea Yasushi Akimoto da. Izena mendebaldean guztiz ezezaguna den arren, “Girl Band” japoniar famatua dira, eta arrakasta itzela dute herrialdeko gazteen artean, duten estetika naïvea (ikasle looka beren irudiaren parte da) eta kawaii estiloa direla medio, eta egiten dituzten kantu inozo, optimista eta ikaserrazak tarteko. Taldea polemika garratz batean sartuta egon da, funtzionario olinpiko batzuk errefusatu egin baitute beren hautagaitza Japonian 2020an egingo diren joko olinpikoetan parte hartzeko. Aurkariek “Japoniaren lotsa” izendatu zituzten AKB48 taldekoak. Hitz gogorrak, txandakatzen diren 140 kide eta herrialdean jarraitzaile samalda handia duen neska banda batentzat.
Beren estetika harrigarri egin liteke beste herrialde batzuetan, baina japoniar askorentzat AKB48 taldekoak imitatzeko eredu bat dira. Herrialdea ordezkatzeko izan duten arbuioa arazo serio bihurtu da. AKB48 munduko pop talde handienetako bat da, eta are handiagoa duen jarraitzaile kopurua. Beren ikuskizunetarako sarrerak lotería bidez banatzen dira eta beren azken 23 single-ak lehen tokietan egon dira Japoniako kantu arrakastatsuen zerrendetan.

Se llaman AKB48 por el nombre de la zona Akhibara de Tokio (AKB), y los 48 apuntan al número de chicas que originalmente componían el grupo; su creador y productor es Yasushi Akimoto. Aunque su nombre sea totalmente desconocido en occidente, son una popular “Girl Band “japonesa que arrasa entre los jóvenes del país por su estética “Naïve” (el look colegiala es parte de su imagen), su estilo “Kawaii” y sus cándidas, optimistas y pegadizas canciones. El grupo se ha visto implicado en una agria polémica después de que algunos funcionarios olímpicos rechazasen su posible candidatura para participar en la apertura de los próximos Juegos Olímpicos, que se celebrarán en el país del sol naciente en 2020. Las AKB48 fueron calificadas de “la vergüenza de Japón” por sus detractores. Unas palabras muy duras para describir a una banda de chicas que cuenta con unos 140 miembros rotativos y que tienen una legión de fans en el país.
Su estética puede chocar en otros países pero para muchos japoneses las AKB48 son un modelo a imitar. El asunto de su repudia pública para representar al país se ha convertido en un problema serio. AKB48 es uno de los mayores grupos de pop en el mundo, y su base de fans es aún más grande – las entradas para sus espectáculos se distribuyen a través de una lotería y sus 23 últimos singles se han colocado en las primeras posiciones de las listas de éxitos del Japón.

Zuzendari artistikoa / Director Artístico: PEDRO IGNACIO ADRIÁN GONZÁLEZ