Domingo 29 de octubre de 2017 a las 19:30h

“Concierto de Presentación de Temporada”
Dia 29 de octubre, 19:30h Iglesia San Pedro de Laudio-Llodio
‘Banda de musica de Laudio–Llodio’

Urriak 29. 19:30etan, LAUDIOko Done Petra Elizan
‘Laudioko musika banda’

PROGRAMA / EGITARAUA

1. II CONCIERTO PARA CLARINETE Y BANDA SINFONICA (23')

O. Navarro

Klarinete eta Orkestrarako II. Kontzertua Musikako Valentziako Erakundeak eskatuta idatzi zen, eta José Franch Ballester klarinete jotzaileari eskaini zitzaion.
Kontzertu honek mugimendu bakarra dauka, eta 3 atal handitan banatuta dago. Haren hizkuntza, hizkuntza tonal koloretsuan mugitzen da, eta haren orkestrazioa aberatsa da.
Lanaren lehenengo atal handiak bi zati ditu, bata erraz kantatzekoa eta estilo etnikoko / new age erako zenbait antzekotasunekin, eta bestea, ordea, beste estilo erabat desberdinekoa, zeina baita flamenkoa.
Bigarren atal horrek ukitu minimalista du, eta klarinetearen aukera dinamikoak eta espresiokoak ustiatzen ditu. Pianissimoek eta espresio maila altuak hipnotizarazi egingo ditu entzuleak, klimaxa lortzeraino. Une horretan, orkestrako kideak bat egiten dira, eta momentu hori energiaz eta sentimenduz gainezka egoten da; ondoren, azkeneko lasaitasun unera igarotzen da, une etereo eta flotagarri batera, zeinak pintzelkada inpresionistak baititu.
Azken atala, prestisimoa, dantza ikaragarri baten baitan sartua dago, non klarinete jotzaileak bere birtuosismo eta teknika ustiatuko baititu. Klarinetearen eta orkestraren arteko elkarrizketa oinarrizko pieza da.

 

El II Concierto para Clarinete y Orquesta fue escrito como encargo del Instituto Valenciano de la Música y dedicado al clarinetista José Franch Ballester.
La forma de este concierto es de un solo movimiento dividido en 3 grandes secciones. Su lenguaje se mueve, , dentro de un lenguaje tonal con mucho colorido y riqueza en su orquestación.
La primera gran sección de la obra estaría dividida en dos partes, una muy cantabile con ciertos rasgos de estilo étnico/new age, a diferencia de la segunda, con un estilo completamente contrastante y diferente como es el flamenco.
Esta segunda sección, con cierto toque minimalista, explota las posibilidades dinámicas y de expresión del clarinete. Los pianissimos y el alto grado de expresión llegarán a hipnotizar al oyente hasta el clímax, momento en que la orquesta se funde en un gran momento cargado de energía y sentimiento, dando paso al momento de relax final, de carácter etéreo y flotante con ciertas pinceladas impresionistas.
La última sección, el prestísimo, está enmarcada en una gran danza donde el clarinetista explotará todo su virtuosismo y técnica, siendo pieza fundamental el diálogo entre Clarinete y Orquesta.

 

Klarinete bakarlaria / Clarinete Solista: Lander Fernandez
Klarinete ikasketak 7 urterekin hasi zituen, Sestaoko Musika Eskolan, José Navarro Ortí irakaslearekin. Erdi mailako ikasketak egiten jarraitu zuen Barakaldoko Kontserbatorioan, Gaizka Cuadra eta Alberto García irakasleekin, besteak beste. Goi mailako ikasketak Oviedoko Eduardo Martínez Torner Goi mailako Musika Kontserbatorioan egin zituen, Rocío Fernández Garín irakaslearekin, eta klarinete ikasketak bikain ohorezko matrikularekin bukatu zituen. Ondoren, interpretazio master batekin osatu zuen bere prestakuntza, Bruselako Koninklijk Conservatorium-ean, Benjamin Dieltjens irakaslearekin. Besteak beste, banda hauetako kide izan da: Bilboko Udal Banda, Barakaldoko Udal Banda,; Laudioko Banda, Oviedoko Hiriko Banda eta Langreoko Banda. Gainera, orkestretan ere parte hartu du; hain zuzen ere, EGOn (Euskal Gazte Orkestra), BPhO orkestran (Brussels Philarmonic orchestra) edo Flandriako eskualdeko Orkestacademie of Royal Flemish Philharmonic orkestran.
Egun Miguel Espejoren eskolak jasotzen ditu (RTVEko orkestrako bakarlaria), eta Vicente Alberola, José Luis Estellés, Carlos Casadó, Carlos Gil eta beste irakasle batzuen maila dutenen eskolak jaso ditu. Bada urtebete Laudioko klarinete nagusia dela.

Comenzó sus estudios de Clarinete a la edad de 7 años en la Escuela de Música de Sestao, con el profesor José Navarro Ortí. Continuó con los estudios de Grado Medio en el Conservatorio de Barakaldo con los profesores Gaizka Cuadra y Alberto García, entre otros. Realiza sus estudios de Grado Superior en el Conservatorio Superior de Música “Eduardo Martínez Torner”, de Oviedo, con la profesora Rocío Fernández Garín, finalizando los mismos con la calificación en clarinete de Sobresaliente Matrícula de Honor. Posteriormente, amplía su formación con un Máster en interpretación en el Koninklijk Conservatorium de Bruselas, con el profesor Benjamin Dieltjens.
Ha formado parte de bandas tales como la Banda Municipal de Bilbao, Banda Municipal de Barakaldo, Banda Txiki de Barakaldo, Banda de Laudio/LLodio, Banda Ciudad de Oviedo, Banda de Langre. También ha participado en orquestas como la EGO (Euskal gazte orquesta), BPhO (Brussels Philarmonic orchestra) o Orkestacademie of Royal Flemish Philharmonic de la región de Flandes.
En la actualidad recibe clases de Miguel Espejo (solista de la orquesta de RTVE) y ha recibido clases de profesores de la talla de Vicente Alberola, José Luis Estellés, Carlos Casadó, Carlos Gil. Desde hace un año es Clarinete principal de la Banda de Laudio/LLodio.

2. THE ISLAND OF LIGHT (24')

Poema Sinfonikoa / Poema Sinfónico
Jose Alberto Pina
‘Argiaren uhartea’ 2013ko urtarrilean estreinaturiko konposizioa da, eta hiru mugimenduk osatzen dute:
‘La Isla de la Luz’ es una composición estrenada en Enero 2013 que consta de tres movimientos:

  1. ‘Cova d’en Xoroi’: Menorcako gune ospetsuenetako batean dago inspiratua, bai eta Xoroi izenez ezagutzen den mairuaren historian ere. / Está inspirada en uno de los espacios más legendarios de Menorca y en la historia del moro apodado Xoroi
  2. ‘On the Clouds’: (lainoetan). Konpositoreak bere sentsazioak helarazten ditu, uhartearen gainetik hegan egin ondoren. / (Sobre las nubes), en el que el compositor traslada sus propias sensaciones después de sobrevolar la isla
  3. ‘“The Giants”’: (Erraldoiak), Menorca megalitikoan dago inspiratua; mugimendu hori oso hunkigarria da, eta entzulea antzinarora eramaten du. Argiaren uhartea Ferreries Bandaren enkargua da. / (Los gigantes), inspirada en la Menorca Megalítica, un movimiento muy emocionante que traslada al oyente a tiempos pretéritos. La Isla de la Luz es un encargo de la Banda de Ferreries

3. DANZON Nº 2 (10')

Arturo Marquez
Danzonetatik 2.a da orkestra sinfonikorako Arturo Márquez konpositore mexikarrak eginiko musika lana, zeina 1994ko martxoaren 5ean estreinatu baitzen. Danzonak, erritmo herrikoiak eta kontzertuko musika mexikarrak eraginda. Mexikoko gobernuak haren hogeigarren urteurrenean Danzonetatik 2.a honela aintzatetsi zuen: ‘kontzerturako Mexikoko musika lan ospetsuetatik bigarrena da, José Pablo Moncayo huapangoaren atzetik’. ‘Mexikoko egungo musikaren adierazgarririk egiazkoena’ bezala kalifikatzen dute.
El Danzón n.2 es una obra musical para orquesta sinfónica hecha por el compositor mexicano Arturo Márquez, estrenada el 5 de marzo de 1994. Influenciada por el danzón, los ritmos populares y la música mexicana de concierto. El gobierno mexicano en su vigésimo aniversario reconoció a Danzón n.2 como ‘la segunda obra de música mexicana de concierto más famosa, sólo por detrás del Huapango de José Pablo Moncayo’. Lo califican como ‘uno de los rostros más profundamente genuinos de la actual música mexicana’

 

Zuzendari artistikoa / Director Artístico: PEDRO IGNACIO ADRIÁN GONZÁLEZ