Domingo 25 de marzo de 2018 a las 19:00h

Concierto de la banda de música de Laudio-Llodio, el domingo 25 de marzo a las 19:00h en la Iglesia San Pedro de Laudio-Llodio

Laudioko bandaren kontzertua Martxoaren 25an, Igandea 19:00etan, Laudioko San Pedro elizan

EGITARAUA – PROGRAMA

1. IL GIUDIZIO UNIVERSALE (12')

Poema Sinfonikoa / Poema Sinfónico
Camilo De Nardis
Moldatzailea / Arreglo: F. Cesarini

Poema sinfoniko honek lehenengo saria irabazi zuen Napoliko musika banden nazio lehiaketan 1978an, eta 1934an argitaratu zen lehenengo aldiz. Verdiren Requiemaren eraginak antzematen zaizkio.
Obra XVI. mendeko fresko handi batean dago oinarritua, zeina Ferraù Faenzonek (1562-1645) margotu baitzuen Todiko katedralean (Italia). Margolan zoragarri horrek Azken Judizioaren ikuspegi berezi bat aurkezten digu, zeinean arimek betiereko araztea baitute amets.

Este poema sinfónico ganó el primer premio en un concurso nacional de bandas en Nápoles en 1878 y fue publicado por primera vez en 1934. Se aprecian influencias del Requiem de Verdi.
La obra está basada en un gran fresco del siglo XVI pintado por Ferraù Faenzone (1562-1645) en la Catedral de Todi (Italia). Esta maravillosa obra pictórica nos presenta una peculiar visión del Juicio Final en el cual las almas aspiran a la purificación eterna.

2. LA MISION -GABRIEL'S OBOE- (4'30'')

Soinu Banda / Banda Sonora
Ennio Morricone
Moldatzailea / Arreglo: Roland Kerm

Misioa filmeko gai nagusia (1986). Gaiak, hemen, aita Gabrielek misioan zeuzkan asmo onak irudikatzen ditu, nola musikaz baizik ezin izan zuen harremanetan sartu indigenekin, musikaren edertasunari esker. Urrezko Globo bat irabazi zuen, eta BAFTA sari bat ere bai, soinu banda onenarengatik.

Tema Principal de la película La Misión (1986) El tema representa las buenas intenciones del Padre Gabriel en la misión y cómo solo la música permitió entrar en contacto con los indígenas gracias a su belleza. Fue ganadora de un Globo de Oro y un premio BAFTA a la mejor Banda Sonora.

3. BEN HUR (4'45'')

Soinu Banda / Banda Sonora
Miklos Rózsa
Moldatzailea / Arreglo: J.G. Mortimer

Partitura ikusgarria, 1959koa, funtsezkoa zinemaren historian, musikako maisu-lana eta egilearen talentu eta jeniotasunaren eredu. Salbuespenez, konposatzaileak 18 hilabete izan zituen musika epearen estutasunik gabe idazteko, eta, hala, beharrezkoa zuen segurtasuna lagun, lan indartsu eta barietatez betetako bat egin zuen, gai kopuru handia eta ikusgarritasun, dramatikotasun, erromantizismo eta mistizismo sena izan zituelarik mugarri izan zen soinu banda bat egiteko oinarrizko osagaitzat.

Espectacular partitura de 1959, esencial en la historia del cine, obra maestra musical y ejemplo del talento y la genialidad de su autor. Excepcionalmente, el compositor dispuso de 18 meses para escribirla sin premuras de tiempo, lo que le dio las garantías necesarias para realizar un amplísimo trabajo lleno de fuerza y variedad, con elevado número de temas y sentido de la espectacularidad, dramatismo, romanticismo y misticismo, componentes básicos de una banda sonora que marcó un hito.

4. THE SAINT AND THE CITY (9')

Jacob de Haan

Lan honen oinarria da Herbehereetako Zwolle hiriaren gaineko mito aski ezagun bat. Zwolle inguratzen duten uretan herensuge bat bizi izan zen, tarteka-tarteka agertzen zena. Behin eta berriro egin zuen mehatxua hiria bere suzko hatsarekin errausteko, norbaiten bizia eskaini ezean. Mikel goi aingeruak, zaldun gazte baten irudiarekin agerturik, salbatu zuen hiria. Borroka berdingabe batean, burua moztu zion munstroari ezpatarekin. Konposizio honetarako, Laudate Dominum ereserkiaren melodia hautatu zen, goi aingerua irudikatzeko musika-gai nagusi gisa. Herensugea, berriz, halako lotura ilun samar bat gogorarazten duen akorde sail batean irudikatzen da

Esta obra se basa en un mito bien conocido sobre la ciudad de Zwolle en los Países Bajos. En las aguas que rodean a Zwolle, vivió un dragón que surgía regularmente. Una y otra vez amenazó con destruir la ciudad con su aliento de fuego si no se le daba una vida en sacrificioel . El arcángel, Miguel, personificado en un joven caballero, salvó la ciudad. En una lucha sin igual, decapitó al monstruo con su espada. Para esta composición eligió la melodía del himno Laudate Dominum como tema musical central para representar el arcángel. El dragón se refleja en una serie de acordes que evocan una asociación algo siniestra.

5. JESUS CHRIST SUPERSTAR (20')

Opera Rock
Ll. Webber
Moldatzailea / Arreglo: M. Peeters

Rock opera, Andrew LLoyd Webber-en musikarekin eta Tim Rice-ren hitzekin egina, 1970an estreinatu zen album kontzeptual baten gisan, eta, urtebete geroago, Broadway eta Londresko agertokietara iritsi zen. 1973an egin zen film bat musikal horretan oinarritua. Ebanjelioen egokitze libre bat da, eta argumentua Jesus Nazaretekoaren bizitzako azken zazpi egunetan oinarritzen da.

Ópera rock con música de Andrew Lloyd Webber y letras de Tim Rice, se estrenó 1970 como un álbum conceptual y un año después dio el salto a los escenarios de Broadway y Londres,siendo en 1973 cuando se realiza una película basada en esta Musical.Adaptado libremente de los Evangelios, el argumento se centra en los últimos siete días de la vida de Jesús de Nazaret

6. HALLELUJAH (3')

Leonard Cohen
Michael Brown
Moldatzailea / Arreglo: M. Peeters

Hallelujah kanta bat da, Leonard Cohen kanadar kantariak idatzitakoa. Various Positions albumean argitaratu zen, 1984an. Bibliako istorioetan, antzinako kontakizunetan, sinesteetan, eta fede eta ziurgabetasun eta ezinegon existentzialetan oinarrituta dago. Cohenek judutar sinbologia erabiltzen du maitatzearen loria eta pena adierazteko.

Hallelujah es una canción escrita por el cantante canadiense Leonard Cohen y publicada en su álbum Various Positions en 1984. Poema basado en historias bíblicas, relatos antiguos, creencias, la fe y las inseguridades e inquietudes existenciales. Cohen utiliza la simbología Judía para expresar la gloria y la pena de amar.

Zuzendari artistikoa / Director Artístico: PEDRO IGNACIO ADRIÁN GONZÁLEZ