Domingo 28 de octubre de 2018 a las 19:00h

EL PODER DE LA MUSICA – MUSIKAREN INDARRA

28 de Octubre a las 19:00h en la Iglesia San Pedro de Laudio/Llodio
Urriak 28, 19:00etan, Laudioko Done Petri Eliza

ENTRADA GRATUITA – SARRERA DOHAINIK

Comenzamos una nueva Temporada de Conciertos con nuevos proyectos después de un verano en el que hemos intentado haceros un poco más felices disfrutando con nuestra música, ahora toca cambiar un poco el chip, porque la música a parte de divertir y alegrarnos la vida también puede ser el vehículo para resistir ante la crueldad del mundo siendo un proceso vivo de creación y dinamismo, de sueño, de utopía, de emociones, convirtiéndose a veces en el único idioma posible. Las obras musicales se convierten en testimonio de los hechos vividos o imaginados, y como fuente de conocimiento que nos permite construir la realidad social.

La música es también un medio de comunicación intergeneracional, que nos permite repensar el mundo del ayer, del hoy y el del mañana, dándonos la oportunidad de aprender del pasado para no repetir los errores.

A lo largo de la historia ha habido grandes compositores revolucionarios e innovadores en lo que concierne a la música de su tiempo, también han sido capaces de ser motores de transformación de la Sociedad en lo referente a las ideas y el pensamiento, luchando contra el pensamiento único de cada época y lugar y convertirse en un ventilador del pensamiento libre y mejora de la sociedad. También se ha dado el caso de aquellos compositores que para eludir la censura han compuesto verdaderas maravillas musicales con gran imaginación y maestría. Esperemos que el poder y la fuerza de la música que vamos a tocar en este concierto no os deje indiferentes.


Kontzertu denboraldi berri bati ekiten diogu proiektu berriekin, joan den udan gure musikaz gozatuz zuei zoriontasun apur bat ematen saiatu eta gero. Orain pixka bat aldatzeko garaia da. Izan ere, musika, dibertitzeaz eta bizitza alaitzeaz gainera, munduaren krudeltasunari aurre egiteko tresna ere izan daiteke. Sorkuntza eta dinamismo prozesu bizi bat da, ametsez, utopiaz, emozioz betea, batzuetan posible den mintzaira bakarra bilakatzen dena.Musika lanak bizi izandako edo imajinatutako egitateen lekukotasun bihurtzen dira, eta gizarte errealitatea eraikitzeko bide ematen digun jakintza bide, geure inguruneaz gogoeta egitea ere ahalbideratzen duena.

Musika belaunaldi arteko komunikabide bat ere bada, atzoko, gaurko eta geroko mundua birpentsatzea ahalbideratzen duena, eta iraganetik ikasteko aukera ematen diguna, hutsegite berdinetan berriro ez erortzeko.

Historian zehar, konpositore iraultzaileak eta berritzaile handiak izan dira, beren garaiko musikari dagokionean, ideien eta pentsamenduaren alorrean gizartearen eraldaketaren eragileak ere izateko gauza izan zirenak, denbora eta toki bakoitzeko pentsamendu bakarraren kontra borrokatuz, eta pentsamendu librearen eta gizarte hobekuntzaren haizagailu bihurtuz. Gertatu izan da, era berean, konpositoreek zentsurari itzurtzeko gauza harrigarriak konposatu izana, irudimen eta maisutasun handiz. Espero dugu kontzertu honetan joko dugun musikaren ahalmenak eta indarrak axolagabe ez uztea.

1. SINFONIA Nº 5 EN RE MENOR

IV Mov
Allegrettto Non Troppo
D. Shostakovitch

1937an konposatua, ‘Artista sovietar baten erantzuna merezitako kritika bati’ izenburuarekin, urriko iraultzaren hogeigarren urteurrena ospatzeko. Leningradon estreinatu zen eta arrakasta izugarria lortu zuen. Rostropovich biolontxelista handiak esan zuenez, estreinaldian jaso zituen txaloek Shostakovichen desagerpena galarazi zuten.
Shostakovich beharturik zegoen Stalinek inposatzen zituen aginduei jarraitzera eta horrengatik sinfonia Stalini atsegin zitzaion bezala amaitzen zen, garaipen giroan. Itxuraz hain baikorra den sinfonia honek pentsamendu tragikoak gordetzen ditu: alaitasuna behartua da, mehatxu baten pean sortua. Haren 5. sinfoniaren bukaerak hala erakusten digu.
Itxuraz sinplea den mintzaira batez baliatu arren, egiazko artelan bat lortzen du.
Bukaera hau konpondu ezineko tragedia bat da. Inkisizioaren tortura-zaldiaren gainean jarrita, biktima oraindik ere irribarre egiten saiatzen da bere oinazean.

Compuesta en 1937 con el subtítulo de ‘La respuesta de un artista soviético a una merecida crítica’, para la celebración del vigésimo aniversario de la revolución de octubre. Se estrenó en Leningrado, logrando un enorme éxito. Según el gran violonchelista Rostropovitch la gran ovación que acogió su estreno evitó a Shostakovich su desaparición. Shostakovich estaba obligado a seguir los preceptos que le imponía el Stalin, por ello supuestamente la sinfonía terminaba como a Stalin le gustaba, de un modo triunfal. Pero una sinfonía al parecer tan optimista oculta trágicos pensamientos: la alegría es forzada, creada bajo una amenaza.Este final de su 5a sinfonía nos lo demuestra; a pesar de usar un lenguaje aparentemente sencillo, logra una verdadera obra de arte, este final es una tragedia irreparable, estirada sobre el potro de la Inquisición, la víctima intenta todavía sonreír en su dolor.

2. MAR DE ALMENDROS

Bandarako suitea 3 mugimendutan / Suite para Banda en 3 Movimientos
Bernabé Sanchís

Gogorarazten digu Alicanteko portuan gertaturiko tragedia, 1939ko martxoaren azken egunetan, 17.000 errefuxiatu errepublikanok ordu dramatikoak bizi izan zituztenean, alde batetik lehorrera begira, zeinetik une batetik bestera Francoren osteak helduko baitziren, eta beste aldetik itsasora, blokeoagatik eta bonbardaketengatik iristen ez ziren itsasontzi batzuen zain. Batzuek Stanbrook ontzi ingelesean ihes egin ahal izan zuten, Dickson kapitainaren ausardiari esker, beste batzuek bere burua hil zuten, eta 15.000en bat kontzentrazio esparru inprobisatuetara eramanak izan ziren, hala nola Gotetan kokatua, Los Almendros deiturikoa. Lan hau Max Aub-en ‘Campo de Almendros’ liburuan inspiratura dago.

Nos relata la tragedia vivida en el puerto de Alicante, los últimos días de marzo de 1939, cuando más 17.000 refugiados republicanos vivieron horas dramáticas con la vista puesta en la tierra, por un lado, por donde llegarían de un momento a otro las tropas franquistas y por otro lado en el mar, esperando unos barcos que nunca llegaban debido al bloqueo y los bombardeos. Algunos pudieron escapar en el buque inglés Stanbrook (gracias a la audacia de su capitán Dickson), otros se suicidaron y 15000 fueron conducidos a improvisados campos de concentración como el situado en la Goteta, conocido como el campo de los Almendros.Esta obra está inspirada en la obra de Max Aub ‘Campo de Almendros’.

3. EXTREME BEETHOVEN

Ludwig van Beethoven-en gaien metamorfosia / Metamorfosis de temas de Ludwig van Beethoven
J.de Meij

Zalantzarik gabe, purista batzuek hazka egingo dute buruan, musika hau entzutean. Uler ezazue, mesedez, lan hau garai guztietako konpositore hoberenetako batekiko mirespen eta begirune handienetik sortua dela. Extreme Beethoven, batez ere, Ludwig van Beethoven handiari egindako oda bat da, Frantziako Iraultzaren idealen aldeko konpositoreari eta bere garaiko musikaren berritzaile gorenari. Zalantzarik gabe, izpiritu iraultzaile horren eragina dago bere lanetako nota bakoitzean.

Sin lugar a dudas, algunos puristas se tirarán de los pelos al escuchar esta música. Por favor, comprendan que la pieza surge de la admiración y el máximo respeto por uno de los mejores compositores de todos los tiempos. Sobre todo, Extreme Beethoven es una oda a la grandeza de Ludwig van Beethoven, un compositor admirador de los ideales de la Revolución francesa y un gran innovador en la música de su época .Sin ninguna duda este espíritu revolucionario impregna cada una de sus notas. Como revolucionaria es esta visión de la música de Beethoven por parte de Johan de Meij.

Zuzendari / Director:
Pedro Ignacio Adrián Gonzalez