Domingo 24 de febrero de 2019 a las 19:00h

ARATUSTE KONTZERTUA / CONCIERTO DE CARNAVAL
‘STAR WARS IX: THE BAND STRIKES BACK’

Concierto de Carnaval de la banda de música de Laudio-Llodio, el domingo 24 de febrero a las 19:00h en la Iglesia San Pedro de Laudio-Llodio

Laudioko bandaren Aratusteko kontzertua Otsailak 24a, igandea 19:00etan, Laudioko San Pedro elizan

EGITARAUA – PROGRAMA

1. STAR WARS TRILOGY

John Williams
Mold. / Arr.: Donald Hunsberger

John Williams ha ganado legítimamente un lugar en el corazón de todos los amantes del cine con sus numerosas y brillantes composiciones en algunas de las mejores películas del último medio siglo. Con capacidad para escribir música que abarca desde estados de ánimo íntimos hasta batallas galácticas, Williams construye cuidadosamente cada partitura como una entidad independiente y no solo fragmentos de fondo. Nos encontramos aquí una selección de las películas “The Empire Strikes Back” y “Jedi Returns” que incluye “La Marcha Imperial (tema de Darth Vader)”, “Tema de la princesa Leia”, “La batalla en el bosque”, “Tema de Yoda” y ” Star Wars (Tema principal)”.

John Williamsek ondo merezitako tokia du zinemazale guztion bihotzean, azken mende erdiko film onenetako askoren musika aparta idatzi baitu. Williams gai da askotariko musika idazteko, barru-barruko aldartea islatzen duenetik hasi eta guda galaktikoak girotzekora, eta partitura bakoitza elementu independentetzat hartzen du, ez atzealdeko zatitzat. Oraingoan, Inperioaren kontraerasoa eta Jedi zaldunaren itzulera filmetako musika hautaketa dugu: ‘Inperioaren martxa (Darth Vaderren konposizioa)’, ‘Leia printzesaren konposizioa’, ‘Guda basoan’, ‘Yodaren konposizioa’ eta ‘Star Wars (konposizio nagusia)’.

2. STAR WARS CANTINA BAND

Old Jazz Style
John Williams

Incluso si no eres un fanático de las películas de Star Wars, debes admitir que sería difícil encontrar una canción más atractiva y encantadora interpretada por una banda alienígena que la que se escuchó en el fondo de la escena de Cantina Band de la película original de 1977. Para interpretar la pieza, Williams incorporó a nueve músicos de jazz e incluyó trompeta, saxofones, clarinete, un piano, un tambor de acero caribeño, otro tambor, bajo y otras percusiones.

Star Warsen zale amorratua ez bazara ere, onartu behar duzu zaila dela 1977ko jatorrizko filmeko Cantina Band eszenan entzun zen kanta baino erakargarriagorik eta liluragarriagorik aurkitzea. Estralurtar banda batek jotako abesti hura interpretatzeko, Williamsek bederatzi jazz musikari erabili zituen: tronpeta, saxofoiak, klarinetea, pianoa, altzairuzko danbor karibetarra, beste danbor bat, baxu eta beste perkusio batzuk.

3. APOLO XIII

James Horner
Mold. / Arr.: Ton van Grevenbroek

Banda sonora, compuesta por James Horner para la película Apollo 13 (Apolo 13, 1995). El Apolo XIII inicia su viaje a la Luna en abril de 1970. Cuando está a punto de llegar a su destino, se produce una explosión en el espacio que les hace perder oxígeno y, además, cambia el rumbo de la nave. La situación de los tripulantes se hace desesperada cuando el oxígeno empieza a agotarse. Mientras tanto, el mundo entero vive pendiente del desenlace de tan angustiosa aventura.

James Hornerrek Apollo 13 (1995) filmerako konposatutako soinu banda. Apolo XIII.a Ilargirantz abiatu zen 1970ko apirilean. Helmugara iristear zegoela, leherketa bat gertatu zen espazioan, eta ondorioz, oxigenoa galdu zuen eta ontziaren norabidea aldatu zen. Tripulatzaileen egoera etsigarria zen, bereziki oxigenoa agortzen hasi zenean. Bien bitartean, mundu guztia zegoen abentura estugarriaren amaiera zein izango.

4. STAR WARS EPIC

1. Atala / Parte 1
Star Warsen suitea / Suite de Star Wars
Mold. / Arr.: Robert W. Smith
John Williams

Esta Suite de Star Wars arreglada por Robert W. Smith contiene tres movimientos: “Duel of the fates” (del episodio I: The Phantom Menace), “Across the Stars” (del episodio II: El ataque de los clones) y “Revenge of The Sith” (del Episodio III: Revenge of The Siths)

Star Warseko suite hau Robert W. Smithek moldatu zuen eta hiru mugimendu dauzka: “Duel of the fates” (I. atala: Mamu mehatxua), “Across the Stars” (II. atala: Klonen erasoa ) eta “Revenge of The Sith” (III. atala: Sitharren mendekua).

5. SYMPHONIC SUITE FROM STAR WARS: THE FORCE AWAKENS

Mold. / Arr.: Jay Bocook
John Williams

Utilizando el tema distintivo de “Jedi Steps” que aparece al final de la película; combinado con el conmovedor “final” de los créditos; Jay Bocook recrea auténticamente la belleza y el poder de esta increíble película. Cortesía del propio Sr. Williams.

Filmaren amaieran agertzen den ‘Jedi Steps’ konposizio bereizgarria eta kredituen amaiera hunkigarria erabilita, Jay Bocookek filmaren edertasuna eta boterea islatu zituen. Williams jaunari berari esker.

6. THE GUARDIANS OF THE GALAXY

Tyler Bates
Mold. / Arr.: Michael Brown

Rara vez una película de gran éxito incluye una banda sonora que se convierte en un elemento tan importante de la película en sí. Con las canciones del “Awesome Mix” de Peter Quill, aquí hay una mezcla dinámica para banda que presenta la “Marvel Studios Fanfarria”; “Hooked on a Feeling”; “Come and Get Your Love”; “Groot Cocoon”; “Cherry Bomb”,y “Ain’t No Mountain High Enough”.

Arrakasta handiko filmetan gutxitan izaten da filma bera bezain garrantzitsua izatera iristen den soinu bandarik. Peter Quillen “Awesone Mix” kanta nahasketa dinamikoa aurkeztuko du bandak: “Marvel Studios Fanfarria”; “Hooked on a Feeling”, “Come and Get Your Love”, “Groot Cocoon”, “Cherry Bomb” eta “Ain’t No Mountain High Enough”.

Zuzendaria / Director:
Pedro Ignacio Adrián Gonzalez